
Ahalmen desgaitasuna duten pertsonei eta, bereziki, Gipuzkoan adimen-desgaitauna dutenei behar bezala egokitutako lan-aukera egonkorrak sortzen eta kudeatzen ditu GUREAK euskal enpresa-taldeak. GUREAK talde sendo eta dibertsifikatua da, industriaren, zerbitzuen eta marketinaren sektoreetan bereziki. Gure negozio eta jarduerak lehiakorrak dira, eta errentagarritasun sozialean eta kudeaketaren eraginkortasunean mailarik altuenera iristea dute helburu.
GUREAK MARKETING Gureakeko 4 dibisioetako bat da. Gure apustua bezeroei Marketing Zerbitzu Integrala eskaintzea da, proiektuen errentagarritasuna bilatuz eta zerbitzu PERTSONALIZATUA eskainiz HIZKETAKIDE BAKAR baten bitartez. 35 urte daramatzagu marketinaren esparruan lanean. Horri esker, eboluzionatu egin gara eta gure zerbitzu integrala eguneratu dugu, komunikazio eta informazioko garai berrira egokituz. Hau guztia aurrera eramateko, DISZIPLINA ANITZEKO TALDE bat daukagu proiektu eta bezero bakoitzean espezialista dena.
Gure printzipioak, inbertsiorako eta merkatu berrietan apustua egiteko ahalmenarekin 40 urtetan zehar erakutsitako garapen iraunkorrari lotutako SENDOTASUNEAN; profesionaltasuna bezala ulertutako eta kalitate, ingurugiro eta prebentzioan (DNVren bitartez) lorturiko ziurtagiriak bermatzen duten KALITATEAN; gure bezeroen segizioan etengabe ikasiz, proaktiboak izaten eta produktu, zerbitzu eta lan prozesu berrietan inbertituz bultzaturiko BERRIKUNTZAN oinarritzen dira.