Lege Oharra

Lege Oharra

LEGE INFORMAZIOA

2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) 10. artikuluak ezartzen du informazioaren gizartearen zerbitzuak eskaintzen dituenak honako informazio hau jarri beharko duela bitarteko elektronikoen bitartez modu iraunkorrean, errazean, zuzenean eta doakoan, zerbitzuaren hartzaileek eta organo eskudunek eskuratu ahal izan dezaten:

Domeinuaren izena: https://www.gureakmarketing.com/es/

Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Jabea: GUREAK MARKETING, S.L.U.Merkataritza enpresaren helbidea: Donostia (Gipuzkoa), Illarra bidea 4. zk. Gipuzkoako merkataritza erregistroan inskribatua 1.340 liburukian, 213 orrian, SS-6.820 orrialdean. IFK: B-20158218. (Aurrerantzean, ”GUREAK MARKETING).

ERABILERA BALDINTZAK

Eremua, helburua eta irismena

Xedapen hauek (aurrerantzean, "ERABILERA BALDINTZAK") GUREAK MARKETINGek https://www.gureakmarketing.com/es/ domeinuaren bitartez (aurrerantzean, “WEBGUNEA”). Interneteko erabiltzaileen (aurrerantzean, "ERABILTZAILEAK") esku jartzen duen webgunearen zerbitzura sartzea eta hura erabiltzea arautzen du.

Arestian esandakoa gorabehera, GUREAK MARKETINGek WEBGUNEAREN bitartez ERABILTZAILEAREN esku jarritako zenbait edukitara sartzea eta zerbitzuetako batzuk erabiltzea baldintza jakin batzuen mende egon daiteke (aurrerantzean, "BALDINTZA PARTIKULARRAK"), eta kasuaren arabera, ERABILERA BALDINTZA hauek ordezkatuko, osatuko eta/edo aldatuko dira, eta, kontraesanean badaude, haiek izango dute lehentasuna. BALDINTZA PARTIKULAR horiek, aplikatu behar direnean, ERABILTZAILEEN esku egongo dira WEBGUNEAN bertan.

Ondorioz, eduki horietara sartu aurretik eta/edo zerbitzu horiek erabili baino lehen, ERABILTZAILEAK arretaz irakurri beharko ditu eta, hala badagokio, onartu sartze eta/edo erabilera hori gertatzen denean argitaratutako bertsioan sarrera eta/edo erabilera horiek arautuko dituzten BALDINTZA PARTIKULARRAK.

GUREAK MARKETINGek gaitasuna izango du, edozein unetan eta aurreabisurik eman behar izan gabe, ERABILERA BALDINTZA hauen edukiak aldatzeko edo eguneratzeko, baita, hala badagokio, BALDINTZA PARTIKULARRAK, eta, oro har, WEBGUNEAREN diseinua eta konfigurazioa osatzen duten elementuak ere.

WEBGUNEAREN azken eguneraketan argitaratutako ERABILERA BALDINTZEK arautuko dute, eta bisita bakoitzean WEBGUNEAN bertan une horretan argitaratuta daudenak aplikatuko dira.

ERABILTZAILEAK, WEBGUNERA sartzean, onartu egiten ditu, berariaz eta erreparorik gabe, ERABILERA BALDINTZA hauek, eta horiei jarraiki, webgunearen erabileraren araudia zehaztuko da. Onarpen horrek idatzitako eta sinatutako beste zeinahi kontraturen baliozkotasun eta eraginkortasun berbera edukiko du. ERABILTZAILEAK ez baditu osorik onartzen ERABILERA BALDINTZA hauek, ez du baimenik izango WEBGUNERA sartzeko.

ERABILTZAILEAREN erregistroa eta pasahitza

WEBGUNEA erabiltzeko eta haren bitartez GUREAK MARKETINGek zure esku jarritako zenbait eduki eta/edo zerbitzutara sartzeko ERABILTZAILEA erregistratu egin behar bada, azken hori izango da xede horretarako informazio zuzena eta legezkoa ematearen erantzulea.

Erregistro hori une bakoitzean GUREAK MARKETINGek horretarako ezarritako moduan gauzatuko da, eta horren bidez, ERABILTZAILEARI (i) "log" identifikatzaile bat eta (ii) pasahitz bat emango zaizkio. Horri esker, saioa hasi ahal izango du, edozein unetan, WEBGUNEAN erregistratutako erabiltzaile gisa.

ERABILTZAILEAK izendatzen zaizkion identifikatzailea eta pasahitza modu arduratsuan erabili beharko ditu, eta horien zaintza eta konfidentzialtasun egokiaren arduraduna izango da. Hitz emango du ez diela hirugarrenei erabiltzen utziko, dela aldi baterako dela modu iraunkorrean, eta ez diela baimenduko beste batzuei bertan sartzea.

Identifikatzailea eta pasahitza lapurtuz edo galduz gero edo baimenik gabe sartuz gero, ERABILTZAILEAK berehala jakinarazi beharko dio GUREAK MARKETINGi egoera hori, GUREAK MARKETINGek baliogabetu ahal izan dezan. GUREAK MARKETING inola ere ez da izango ERABILTZAILEAREN identifikatzailea eta pasahitza erabiliz baimenik gabeko hirugarrenek eginiko ekintzen arduraduna, ERABILTZAILEAK jakinarazpen hori egiten ez duen bitartean.

WEBGUNEAN sartzeko eta hura erabiltzeko baldintza ekonomikoak

BALDINTZA PARTIKULARRETAN besterik adierazten ez bada, WEBGUNERAKO eta bertako edukietarako sarbidea doakoa da, ERABILTZAILEAK bere hornitzailearekin kontratatuta duen telekomunikazio sarerako konexioaren kostuari dagokionez salbu.

Jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideak

WEBGUNEAREN gaineko jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubide guztiak legez erreserbatuta daude eta ERABILTZAILEA horietara sartzea edo horiek erabiltzea ez da hartu behar, inola ere, GUREAK MARKETINGi eta/edo hirugarrenei dagokien titulartasuneko edo jabetzako edozein aktibo erabiltzeko baimena edo eskubidea ematetzat. Eskubideak gordeta daude bai (i) WEBGUNEAREN kanpoko itxurari (look and feel) dagokionez eta kodeari, diseinuari eta nabigazio egiturari dagokionez, bai (ii) WEBGUNEAREN bidez banatu eta bertan egon daitezkeen edozein formatutako edukiei dagokienez, eta, bereziki, GUREAK MARKETINGek WEBGUNEAN sartzen dituen katalogo, programa eta kartelei dagokienez.

WEBGUNEAN izen komertzialen, marken, logotipoen edo beste ikur bereizgarri batzuen erreferentziak sartzea, erregistratuta egon ala ez, GUREAK MARKETINGen edo hirugarrenen titulartasunekoak izan, horiek GUREAK MARKETINGen edo horien legezko titularren berariazko baimenik gabe erabiltzearen debekuaren menpe dago.

Horrenbestez, ERABILTZAILEAK bere esku WEBGUNEAREN bitartez jarritako edukiak eta zerbitzuak ikusi eta erabili ahal izango ditu soilik, izaera pertsonal eta pribatuarekin, eta, betiere, eduki eta/edo zerbitzu horiekin merkataritza ekintzak edo ekintza profesionalak garatzeko xederik ez badu.

Halaber, debekatuta dago WEBGUNEAK funtzionatzeko, erabiltzeko eta bertara sartzeko beharrezkoak diren ordenagailu programetatik eratorritako obrak deskonpilatzea, desmihiztatzea, alderantzizko ingeniaritza egitea, edozein modutan azpilizentziatzea edo transmititzea, itzultzea edo egitea. ERABILTZAILEAK ezingo du, nolanahi ere, WEBGUNEAN instalatuta egon daitezkeen babesgailuak edo segurtasun sistemak kendu, nahastu, saihestu edo manipulatu.

Erantzukizunak eta bermeak

WEBGUNE hau erabiltzen duenak bere konturako arriskuan egiten du. ERABILTZAILEAK, WEBGUNERA sartzean, betebeharra izango du (i) GUREAK MARKETINGen edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kalte ditzaketen jokabiderik ez gauzatzeko edo WEBGUNEA kaltetu, erabilezin bihurtu edo gainkargatu dezaketen jokabiderik, edo, nolanahi ere, hura normal erabiltzea eragotziko luketen jokabiderik ez gauzatzeko; eta (ii) legeekin eta trafiko erabilerarekin guztiz bat datorren moduan erabiltzeko.

Horrenbestez, ERABILTZAILEAK ez baditu aipaturiko eginbeharrak betetzen, GUREAK MARKETINGen eta/edo hirugarrenen aurrean erantzun beharko du eragin izan ditzakeen kalte eta galerengatik.

GUREAK MARKETINGek egokitzat jotako segurtasun neurriak hartuko ditu WEBGUNEAK ondo funtziona dezan eta birusik edo osagai kaltegarririk dagoen antzeman dezan. Hala ere, ERABILTZAILEAK jakitun izan behar du Interneten sistema informatikoen segurtasun neurriak ez direla guztiz fidagarriak, eta, beraz, GUREAK MARKETINGek ezin duela bermatu (i) WEBGUNEAN jasotako eduki eta zerbitzuak etengabe eskuragarri egongo direnik; (ii) eduki horietan akatsik ez egoterik eta gerta daitezkeen akatsak zuzentzerik; (iii) ERABILTZAILEAREN sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo horietako dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak sor ditzaketen birus edo beste elementu kaltegarriren bat ez egoterik; ezta (iv) hartutako segurtasun neurriek huts egingo ez dutenik ere.

Era berean, GUREAK MARKETINGek eskubidea izango du zerbitzua partzialki edo erabat eteteko, behin-behinean edo betik betiko, aldaketa teknikoak edo matxurak egonez gero. Ahal izanez gero, aldez aurretik jakinaraziko da WEBGUNEAREN bitartez edo helburu horretarako gaitutako beste bitartekoren baten bitartez.

ESTEKAK

Estekatutako guneak

WEBGUNEAREN bitartez, GUREAK MARKETINGek ERABILTZAILEAREN esku jartzen ditu estekatzeko gailu teknikoak (hala nola botoiak, estekak eta bannerrak). Horien bitartez, ERABILTZAILEA hirugarrenek kudeatutako Interneteko beste gune edo atari batzuetara bideratuko da, eta GUREAK MARKETINGek ez du inolako kontrolik horien gainean (aurrerantzean, "ESTEKATUTAKO GUNEAK").

ERABILTZAILEAK kontuan izan beharko du estekatzeko gailu horiek erabiltzean eta WEBGUNE honetatik ESTEKATUTAKO GUNEETARA sartzean, ERABILERA BALDINTZA hauek ez direla aplikagarriak izango.

GUREAK MARKETINGek ez ditu ezagutzen, inola ere, ESTEKATUTAKO GUNEETAKO edukiak eta zerbitzuak, eta WEBGUNETIK horietan sartzeko sarbidea jartzeak ez dakar, inola ere, (i) GUREAK MARKETINGek ESTEKATUTAKO GUNEETAKO edukiak eta zerbitzuak gomendatzea edo onartzea; eta/edo (ii) GUREAK MARKETINGen eta ESTEKATUTAKO GUNEAREN arduradunaren artean inolako erlazio, lankidetza edo mendekotasunik egotea.

Ondorioz, GUREAK MARKETINGek ez du bere gain hartzen ESTEKATUTAKO GUNEEN erantzukizunik, eta, beraz, ez du erantzungo horien funtzionamenduari, edukiei eta zerbitzuei dagokienez, ezta ESTEKATUTAKO GUNE horietako estekei dagokienez ere.

ERABILTZAILEREN batek ESTEKATUTAKO GUNE bateko edukiak, zerbitzuak edo horren bidez garatutako bestelako jardueraren bat legez kanpokoa edo desegokia dela eraginkortasunez jakinez gero, berehala eman beharko dio horren berri GUREAK MARKETINGi, egokitzat jotako neurriak hartzeko, hala badagokio.

Hiperestekak

Hipertestu estekak (hiperestekak) jartzea baimentzen da beste webgune edo web orri batzuetan, baldin eta https://www.gureakmarketing.com/es/ home page orrira bideratuta badaude edo, hala badagokio, WEBGUNEAREN barneko beste orri batera (deep link), eta dagozkion orriak leiho oso batean agertzen badira eta URL helbideekin, WEBGUNERA hiperesteka ezartzeagatik erator daitekeen erantzukizun eta arrisku osoa onartuz.

Hiperesteka egiten duen webguneak edo web orriak ezingo du inola ere adierazi GUREAK MARKETINGek hiperesteka hori baimendu duenik, GUREAK MARKETINGek berariaz eta idatziz adierazi badu salbu.

Hiperesteka bere webgunean edo web orrian sartzen duen hirugarrenak bertan jarri nahi badu GUREAK MARKETINGen titulartasuneko marka, izena, izen komertziala, errotulua, logotipoa edo beste zeinahi elementu identifikatzaile eta/edo WEBGUNEARI erreferentzia egiten diona, GUREAK MARKETINGen aurretiko eta berariazko baimen idatzia eduki beharko ditu.

Arestian esandakoa gorabehera, guztiz debekatuta dago https://www.gureakmarketing.com/es/ webguneko orri bat GUREAK MARKETINGekoa ez den beste webgune bateko leiho batean aurkeztea "framing" delako teknikaren bitartez, GUREAK MARKETINGen berariazko baimenik izan ezean.

Halaber, berariaz debekatuta dago https://www.gureakmarketing.com/es/ webgunearen bitartez zabaldutako edozein motatako edukia WEBGUNEkoa ez den beste webgune edo web orri batean sartzea "in line linking" izeneko teknikaren bitartez, GUREAK MARKETINGen berariazko baimenik izan ezean.

Arestian aipatutako baldintzen arabera hiperesteka bat jartzeak ez dakar, inola ere, harremanik egotea GUREAK MARKETINGen eta hiperesteka hori jarriko den webgune edo web orri horren jabearen/arduradunaren artean, ezta GUREAK MARKETINGek haren edukiak eta/edo zerbitzuak onartzea ere.

Nolanahi ere, GUREAK MARKETINGek eskubidea izango du edozein unetan debekatzeko edo erabilezin bihurtzeko WEBGUNERAKO edozein hiperesteka, bereziki berau jarrita dagoen webguneko edo web orriko jarduerak eta/edukiak legez kanpokoak badira.

PRIBATUTASUN POLITIKA.

Pribatutasun politikara sartzeko, egin klik honako esteka honetan: esteka.

COOKIEN POLITIKA

WEBGUNEAK cookieak eta/edo beste gailu batzuk erabiltzen ditu datu analogoak biltegiratzeko eta berreskuratzeko.

ERABILTZAILEAK informazio xehatua du cookie fitxategien erabilerari buruz WEBGUNEKO “Cookien politika” atalean.

LEGEDIA ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIA

ERABILERA BALDINTZA hauek Espainiako ordenamendu juridikoaren menpe daude.

WEBGUNERA sartzearen ondorioz, bertako edukien eta/edo GUREAK MARKETINGek WEBGUNEAREN bitartez ERABILTZAILEAREN esku jartzen dituen zerbitzuen ondorioz gerta daitekeen edozein gatazka konpontzeko, ERABILTZAILEAK eta GUREAK MARKETINGek adosten dute Donostiako epaitegi eta auzitegien menpe jarriko direla berariaz, eta uko egiten diete egokitu dakiekeen beste foru orokor edo bereziei.


© 2021-ek GARATUA
Gure cookie-ak eta bestelakoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua hobetzeko eta zure nabigazio ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula pentsatzen dugu. Zure nabigatzailearen eraketa aldatu nahi baduzu edo cookie-ei buruzko informazio gehiago nahi baduzu egin zazu gure Cookie-en Politikaren bitartez.
Jarraitu