Plastikozko Txartelak - PVCko Txartelak

INORK EZ DUGU GALDETZEN NOIZTIK DAUDEN PLASTIKOZKO TXARTELAK

Txartelak, gure egunerokoaren zati dira gaur egun, izan ere, ordainketa bat egiteko, kiroldegian sartzeko, liburutegitik liburu bat hartzeko, hau da baterako edo besterako, denek erabiltzen dugu txartelen bat ia egunero.
MARKETING RELACIONAL
Jakin badakigu gure ingurunean PVC plastikozko txartelak beharrezkoak direla, eta, horregatik, gure hirietan hain zabalduta dagoen ordainketa modu hori sortzen laguntzen dugu.

PVC plastikozko txartelak gure erosketak, bidaiak, aisialdia eta abar ordaindu ahal izateko modu gisa ulertu ez ezik, marketineko kanpainetako estrategietan sartzen direla ere badakigu, besteak beste, fidelizazio ekintzak egin nahi dituzten eta salmenta gurutzatua egin nahi duten enpresetan.
Gureak Marketingen badakigu plastikozko txartelak ez direla soilik ordaintzeko bitartekoa; aldiz, enpresaren marketineko estrategia baten barruan sar daitezke eta hartzeko, fidelizatzeko, salmenta gurutzatua egiteko, deskontuak egiteko eta beste ekintza batzuk garatzeko erabil daitezke, enpresen eta bezeroen artean erlazioak sortuz.

PVC plastikozko txartelak inprimatzea lan oso garrantzitsua da guretzat, ez baitugu mekanikoa den zerbaiten gisa hartzen, bezeroaren eta enpresaren artean elkar eragiteko modu gisa baizik, lotura bat da, bi aldeei onurak ekartzen dizkien elkartzea. Horregatik, plastikozko txartela logo bat eta diseinu polit bat duen plastikozko zati bat baino gehiago da.

Gure bezeroei PVC txartelak ematen dizkiegu, material desberdinetakoak, poliesterrezkoak, ekologikoak (PVC gabe, PVC sintetizatua, PVC birziklatua eta artozko PLA). Eta plastikozko txartel guztiekin CR80 (ISO/CEI 7810/11) araua betetzen dugu.
MARKETING RELACIONAL
MARKETING RELACIONAL

Plastikozko txartela neutroak (zuriak) inprimatzen ditugu, eta askotariko ezaugarriak eta funtzionaltasunak sar diezaiekegu: banda magnetikoa duten pvc txartelak, LO-CO: koertzitibitate baxukoa, HI-CO: koertzitibitate handikoa, txiparekin (smartcard), irrati maiztasunezkoa (RFID), barra kodearekin, sinadura panelarekin, hazka egiteko panelarekin (scratch), hologramarekin, tinta metalikoekin, tinta ultrabioletekin inprimatzeko pvc txartelak, formatu bereziekin trokelatuak (giltzatako txartelak, minicard, edozein formatu).

Pvc plastikozko txartelak hainbat formatan inprimatu daitezke offset eran, serigrafiarekin, estanpazioa beroan eginda ala digitalki. Egindako tiraden arabera plastikozko txartelen prezioak optimizatu daitezke.

MARKETING ESTRATEGIETARAKO INPRIMATZEN DITUGUN TXARTEL OHIKOENAK HURRENGOAK DIRA

Opari txartelak, Leialtasun txartelak, Txartel promozionalak, Sartze kontroletan erabiltzen diren identifikazio txartelak, Txartel ekologikoak, Mini txartelak, Aurre ordainketako telefono txartelak, Egutegi txartelak, Bukatze berezia duten txartelak (koloreak esaterako), Poliester txartelak, Erosketa itzulketa txartelak.

ARRAKASTA KASUAK

<img src='/images/gureak/casos_exito/attg/mugi_logo_color.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/attg/mugi_logo_color.png'>
MUGI SISTEMAREN ERABILTZAILEENTZAKO KANAL ANITZEKO ARRETA ZERBITZUA

<img src='/images/gureak/casos_exito/lanbide/Lanbide_color_gr.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/lanbide/Lanbide_color_gr.png'>
DIRU SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN ETA ETXEBIZITZARAKO PRESTAZIO OSAGARRIAREN ESPEDIENTEEN DOKUMENTUAK TRATATZEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUA

<img src='/images/gureak/casos_exito/sagardogile/sagardogile.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/sagardogile/sagardogile.png'>
KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA ZEHAZTEA ETA ONDOREN ABIAN JARTZEA

<img src='/images/gureak/casos_exito/udaletxe/logo_udala.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/udaletxe/logo_udala.png'>
DONOSTIAKO AGENDA EGITEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUAK ESKAINTZEA, PAPEREAN ETA FORMATU DIGITALEAN ERA BATERATUAN

Erlazionatutako Artikuluak

© 2023-ek GARATUA
Gure cookie-ak eta bestelakoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua hobetzeko eta zure nabigazio ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula pentsatzen dugu. Zure nabigatzailearen eraketa aldatu nahi baduzu edo cookie-ei buruzko informazio gehiago nahi baduzu egin zazu gure Cookie-en Politikaren bitartez.
Jarraitu