POSTA KUDEAKETAREN TRATAMENDUA
Gureak Marketingen kudeaketa postala erabat automatizatuta daukagun prozesu bat da, eta horri esker mailing prozesuak ez moteltzea lortzen dugu.

Gureak Marketingek hainbat aukera eskaintzen ditu postaz bidaltzekoak posta zerbitzu on batean entregatzerakoan: posta-operadore publikoa (Correos), banaketako operadore pribatuak, mezularitza, dena puntu batean uztea zuzeneko garraio bidez. Horretarako, bezeroarekin adostu behar da bere logistika (kostua-kalitatea) optimizatzeko modu egokia, helarazi beharrekoa uzteko posta tratamendu bat edo beste ekarriko duelako.
Gureak Marketingek postetxe gisa jarduten du bezeroei begira; esan dezagun berdin balio duela Gureak Marketingen, Correosen edo beste posta operadore pribatu batean uzteak.
Gureak Marketingek postetxe gisa jarduten du bezeroei begira; esan dezagun berdin balio duela Gureak Marketingen, Correosen edo beste posta operadore pribatu batean uzteak.
Gureak Marketingek bidalketen posta sailkapena egiten du, mailinga sortzen denetik (datu basea tratatzean). Posta ordena hori errespetatu egiten da mailingaren prozesu osoan (tolestean, gutun azalean sartzean, poltsaratzean, manipulatzean...).
Zenbaitetan, postaz bidali beharrekoa frankeatu egiten da ("zigiluak" mekanikoki estanpatzea), dagokion posta produktu eta pisuarekin. Ondoren, posta kodeen arabera sailkatzen da (tokikoa, 50.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak, atzerria...), eta Correoseko tiradera batzuk sartzen dira, ezin hobeto sailkatuta postaz norakoaren arabera. Goizero, Gureak Marketingek posta objektu guztiak finkatzen ditu (bezeroenak) gordailua egiteko eta posta operadorearen entrega orria edo albarana zigilatzeko.

Gureak Marketingek posta zerbitzuan eginiko gordailuaren entrega orria edo albarana igortzen dio bezeroari (posta operadoreak baliozkotua); hartara, bezeroak posta objektuen gordailu data aldera dezake, eta bidalitako datu basearen erregistro zenbakiarekin bat ote datorren egiaztatu.
Gureak Marketingek 130 milioi posta objektu baino gehiago gordailutu zituen iaz bere 18 ekoizpen zentroetan hainbat bezerorentzat. Zenbateko horiek erakusten dute posta tratamenduan eragikera sakon ezagutzen dugula. Posta sailkapen okerrak posta objektuak entregatzeko epea atzera dezake, posta zerbitzu negatiboak sortuz.

EGIN BEHARREKO FRANKEOAREN AURRERAKINA
Gureak Marketingen zentroetatik pasatzen den korrespondentzia bolumen handia dela eta, egin beharreko frankeoaren aurrerakin bat eskatzen du beti, kalkulu batean oinarrituta.
ARRAKASTA KASUAK

MUGI SISTEMAREN ERABILTZAILEENTZAKO KANAL ANITZEKO ARRETA ZERBITZUA

DIRU SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN ETA ETXEBIZITZARAKO PRESTAZIO OSAGARRIAREN ESPEDIENTEEN DOKUMENTUAK TRATATZEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUA

KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA ZEHAZTEA ETA ONDOREN ABIAN JARTZEA

DONOSTIAKO AGENDA EGITEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUAK ESKAINTZEA, PAPEREAN ETA FORMATU DIGITALEAN ERA BATERATUAN