Complet Bidalketa - Gutunazaletan Sartutako Agiriak

ZER DA COMPLET BAT?

Mailing munduan, complet edo gutun azal bihurtzen den gutuna hainbat formatutan inprimatutako ale bat da, aldi berean gutun azal gisa balio duena (gutuna bera tolestean eta kola jakin batzuk jartzean), eta askotariko informazioa eduki dezake: publizitatekoa, zergak biltzekoa, informazioa ematekoa...
MARKETING RELACIONAL

ONURAK

Gutun azal bihurtzen diren gutunak erabiltzeari esker, bezeroak gutun azala aurrezten du bidalketa egiteko materialak erosterakoan. Unitate txikiak bidaltzeko, complet delakoa inprimatuz publizitate tresna gisa, efektu postalaren kanpoko sormenarekin jolas dezakegu, kanpoko gutun azalaren inprimaketan dirua gastatu gabe; izan ere, tolestutako eta zigilatutako dokumentu horiek onartzen dituzte posta operadoreek.

Zuzeneko marketineko edo mailing kanpainetarako beste abantaila oso baliotsu bat da metodo hori erabiltzeak dakarren publizitate inpaktua, bezeroak komunikatua irekitzera gonbidatzeko.

COMPLET, ASKO ERABILTZEN DEN EUSKARRIA

Funtsezkoa da complet delakoaren sormena harrigarria izatea, complet delakoaren indar guztia eta eskaintzen duen presentzia koloretsua aprobetxatzeko.

Complet euskarria asko erabiltzen da administrazio publikoan. Gero eta ohikoagoa da complet bat jasotzea zerga bilketarekin lotutako gaietarako (zaborren zerga, OHZ, uren faktura, administrazioarekiko zorrak kitatzeko prozesuak...), ekoizpen kostua murriztu egiten baita. Azken helburuari bere horretan eusten zaio: mezuaren hartzaile bakoitzari dagokion mezua jakinarazten zaio.
MARKETING RELACIONAL

GURE EKIPAMENDUEK ERREMINTA ZEHATZAK DITUZTE

Complet bat inprimatzeko Gureak Marketingen taldeek beste tresna espezifiko batzuk ere badituzte,
aleak honako hauek eduki ahal izateko:
Tolesketak
  • Completak diptiko formatuan
  • Completak triptiko formatuan
  • Completak leiho formatuan
  • Completak gurutze formatuan
  • Etab.
Zulo lerro selektiboak
Kolak jartzea dokumentuaren zati desberdinetan

ARRAKASTA KASUAK

<img src='/images/gureak/casos_exito/attg/mugi_logo_color.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/attg/mugi_logo_color.png'>
MUGI SISTEMAREN ERABILTZAILEENTZAKO KANAL ANITZEKO ARRETA ZERBITZUA

<img src='/images/gureak/casos_exito/lanbide/Lanbide_color_gr.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/lanbide/Lanbide_color_gr.png'>
DIRU SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN ETA ETXEBIZITZARAKO PRESTAZIO OSAGARRIAREN ESPEDIENTEEN DOKUMENTUAK TRATATZEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUA

<img src='/images/gureak/casos_exito/sagardogile/sagardogile.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/sagardogile/sagardogile.png'>
KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA ZEHAZTEA ETA ONDOREN ABIAN JARTZEA

<img src='/images/gureak/casos_exito/udaletxe/logo_udala.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/udaletxe/logo_udala.png'>
DONOSTIAKO AGENDA EGITEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUAK ESKAINTZEA, PAPEREAN ETA FORMATU DIGITALEAN ERA BATERATUAN

Erlazionatutako Artikuluak

© 2023-ek GARATUA
Gure cookie-ak eta bestelakoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua hobetzeko eta zure nabigazio ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula pentsatzen dugu. Zure nabigatzailearen eraketa aldatu nahi baduzu edo cookie-ei buruzko informazio gehiago nahi baduzu egin zazu gure Cookie-en Politikaren bitartez.
Jarraitu