Posta Zerbitzua - Posta Operadorea

DUELA URTE ASKOTIK POSTA OPERADORE GISA JARDUN GARA

Duela urte askotik Gureak Marketing posta operadore gisa jardun da; horri esker, bere bezeroen posta bidalketetan optimizatu eta aurreztu egiten du kanal egokiena erabiliz, hainbat faktore kontuan izanda: posta prezioa, posta bidalketa entregatzeko epea, produktu egokia aukeratzea, operadore bakoitzaren estaldura...
MARKETING RELACIONAL
Gureak Marketingek, solaskide bakar gisa, prozesu osoa kudea dezake: inprimaketa finkoa egitea, inprimaketa aldakorra egitea eta gutun azalak, gutunak, liburuxkak, katalogoak eta aldizkariak hornitzea, besteak beste. Halaber, Gureak Marketingek hainbat akabera mota ditu: gutun azaletan sartzea, poltsaratzea, completak, gutun azal bihurtzen diren gutunak, flow packak, manipulatu bereziak... Prozesu osoa kudeatu dezakezu dei bakar batekin.

Gureak Marketingek hainbat euskarritan lan egiten du (offset papera, paper iztukatua edo couché papera, mate edo distiraduna, gramaje eta testura desberdinetan). Posta frankeatzeko, sailkatzeko eta tratatzeko gaitutako espazio bat daukagu. Garrantzitsua da bidalketak banatzea probintziaka, posta kodeka, atarika...
Gureak Marketingek posta zerbitzu nazionala eskaintzen du, baina baita nazioartekoa ere, sektoreko atzerriko enpresekin dauden lankidetza akordioen bitartez. Horiei esker, nazioarteko posta bidalketetan kostuak murriztu daitezke eta korrespondentzia entregatzerakoan fidagarritasun bera bermatu.

Etxean beharrezko baliabideak ditugu publizitate bidalketen tratamendu integrala eta automatikoa egiteko: inprimatzetik hasi eta hartzaileari banatu arte. Gureak Marketingeko posta zerbitzuak ez dira amaitzen posta gordailutze hutsarekin; norakoan frankeatzeko kutxak eskaintzen ditugu, erantzuteko posta kutxak, eguneroko posta bilketa, Correosen gordailutzea, itzulketen tratamendua eta fulfillment grabatze eta bilketa kanpainekin lotutako guztia.
MARKETING RELACIONAL

GUREAK MARKETING POSTA OPERADOREA DA, ETA, BERAZ, GORDAILUAK EGIN DITZAKE CORREOSEN, UNIPOSTEN EDO BESTE POSTA OPERADORE PRIBATU BATZUETAN

La Poste, Correios, Asendia, Royal Mail, TNT Mail, Deutsche Post, etab. Gureak Marketingek lankidetzak ditu nazioarteko posta operadoreekin.

ARRAKASTA KASUAK

<img src='/images/gureak/casos_exito/attg/mugi_logo_color.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/attg/mugi_logo_color.png'>
MUGI SISTEMAREN ERABILTZAILEENTZAKO KANAL ANITZEKO ARRETA ZERBITZUA

<img src='/images/gureak/casos_exito/lanbide/Lanbide_color_gr.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/lanbide/Lanbide_color_gr.png'>
DIRU SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN ETA ETXEBIZITZARAKO PRESTAZIO OSAGARRIAREN ESPEDIENTEEN DOKUMENTUAK TRATATZEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUA

<img src='/images/gureak/casos_exito/sagardogile/sagardogile.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/sagardogile/sagardogile.png'>
KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA ZEHAZTEA ETA ONDOREN ABIAN JARTZEA

<img src='/images/gureak/casos_exito/udaletxe/logo_udala.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/udaletxe/logo_udala.png'>
DONOSTIAKO AGENDA EGITEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUAK ESKAINTZEA, PAPEREAN ETA FORMATU DIGITALEAN ERA BATERATUAN

Erlazionatutako Artikuluak

© 2023-ek GARATUA
Gure cookie-ak eta bestelakoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua hobetzeko eta zure nabigazio ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula pentsatzen dugu. Zure nabigatzailearen eraketa aldatu nahi baduzu edo cookie-ei buruzko informazio gehiago nahi baduzu egin zazu gure Cookie-en Politikaren bitartez.
Jarraitu