Ecommerce Bidalketak eta Logistika

ZER DA E-COMMERCE LOGISTIKA?

E-commerce logistikarako, oso garrantzitsua da ziur egotea eskatutako produktua stockean dagoela eta salmenta prozesua zuzen egin dela. Produktu fisikoen online salmentan, eskaeraren bidalketa gastuak zehaztasunez kalkulatzea lehenesten da. Banaketa elementu desberdinetako GPRS teknologiari esker, jarraipena egin dezakegu unean bertan.
MARKETING RELACIONAL
PODarekin, bezeroak eskaneatuta ikusten ditu entregaren frogagiriak (albaranak, entrega oharrak edo prozesu logistikoko bestelako dokumentazioa). Denda elektronikoen optimizazio logistikoa egiten dugu, paketeria bidaltzeko modu onena aukeratuz.

Stocka eta biltegiratzea eguneratuta izatea merkataritza elektronikoaren bereizgarria da, eta ezin da alderik egon erakutsitako unitateen eta materiala bidaltzeko aukeren artean.

Gureak Marketingek urteak daramatza Cross Docking egiten denbora arintzeko eta bezeroei azkarrago erantzuteko. Gureak Marketingek bere e-commerceren outsourcing eskaintzen du, bere bezeroen salgaiak, artikuluak eta produktuak biltegiratzeko eta banatzeko baliabide guztiekin.

Gureak Marketingek zerbitzu integrala eskaintzen du merkataritza elektronikoaren logistikan, webgune bidez eginiko eskaera guztien bidalketa eginez, bidalketa eta itzulketa kostuak murriztuz.
Gureak Marketingek zerbitzu globala eskaintzen du: web orriaren sorrera, online dendaren sorrera, ordaintzeko pasabideen formulak kreditu txartelak erabiliz, produktuen biltegiratzea eta online eginiko eskaeren banaketa globala. Enpresei nahiz bezeroei produktuak banatzeko zerbitzu bikaina eskaintzea alderdi gakoa da erabiltzaileak/bezeroak gustura gera daitezen online eginiko erosketarekin.

Gureak Marketingek aukera ematen du merkataritza elektronikoko prozesu logistiko osoa kontratatzeko, produktuak prestatzetik hasi, produktua bidali eta produktua entregatu arte. Prozesu horretan sartzen dira, besteak beste, honako hauek: harrera, materialaren garraioa, stocka biltegiratzea eta kudeatzea, laguntzeko online plataformak, picking eta packaging prozesua eskaera zuzen prestatzeko eta etiketatzea.

Horrez gain, eskaeren trazabilitatea egiten da; horri esker, kalitate handiagoko zerbitzua eskaintzen da, eta premia bakoitzari egokitutako zerbitzua. Hartara, bezeroak une oro jakin dezake bere produktua une oro nola dagoen.
MARKETING RELACIONAL
MARKETING RELACIONAL
Gureak Marketingen badakigu oso garrantzitsua dela gure bezeroentzat bidalketa eta eskaera bakoitzaren trazabilitatearen eta egoera errealaren berri izatea. Gure jarraipeneko online plataformek informazio hori eskuratzeko aukera ematen diete gure bezeroei.

Trazabilitateari buruzko informazio zerbitzu ona eskaintzeko asmoz, gure prozesu logistikoetakoren batetik igarotzen diren artikulu eta produktu guztiak barra kodez edo teknologia aurreratuagoz identifikatuta daude.

Artikulu baten trazabilitatearen berri izateak aukera ematen du sor daitezkeen gorabeherei buruzko kontrol handiagoa izateko eta, aldi berean, soluzioak modu eraginkorragoan eta eragingarriagoan kudeatzeko.

GURE SISTEMAK E-COMMERCE PLATAFORMEKIN OSATZEN DITUGU

Gureak Marketingek bere sistemak online dendetan gehien zabaldutako e-commerce plataformekin osatzen ditu (Pretashop, Magento, etab.). Gorabeherak erraz konpontzen ditugu eta bezeroaren arretarako telefono zenbaki bat ere badugu zalantzak argitzeko.

ARRAKASTA KASUAK

<img src='/images/gureak/casos_exito/attg/mugi_logo_color.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/attg/mugi_logo_color.png'>
MUGI SISTEMAREN ERABILTZAILEENTZAKO KANAL ANITZEKO ARRETA ZERBITZUA

<img src='/images/gureak/casos_exito/lanbide/Lanbide_color_gr.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/lanbide/Lanbide_color_gr.png'>
DIRU SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN ETA ETXEBIZITZARAKO PRESTAZIO OSAGARRIAREN ESPEDIENTEEN DOKUMENTUAK TRATATZEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUA

<img src='/images/gureak/casos_exito/sagardogile/sagardogile.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/sagardogile/sagardogile.png'>
KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA ZEHAZTEA ETA ONDOREN ABIAN JARTZEA

<img src='/images/gureak/casos_exito/udaletxe/logo_udala.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/udaletxe/logo_udala.png'>
DONOSTIAKO AGENDA EGITEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUAK ESKAINTZEA, PAPEREAN ETA FORMATU DIGITALEAN ERA BATERATUAN

Erlazionatutako Artikuluak

© 2023-ek GARATUA
Gure cookie-ak eta bestelakoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua hobetzeko eta zure nabigazio ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula pentsatzen dugu. Zure nabigatzailearen eraketa aldatu nahi baduzu edo cookie-ei buruzko informazio gehiago nahi baduzu egin zazu gure Cookie-en Politikaren bitartez.
Jarraitu