Produktuen Biltegiratze Zerbitzua

KANPORATU ZURE PRODUKTUEN BILTEGIRATZEA

Gureak Marketingen zure produktuen biltegiratzea modu iraunkorrean kanporatzeko aukera eskaintzen dugu. Zure stocka kudeatzen dugu, zure bidalketak modu eraginkorragoan eta arinagoan prestatuz, stockaren online kontrola egin ahal izanez. Gainera, haustura abisuak egiten ditugu, berehala birjartzeko.
MARKETING RELACIONAL
Gureak Marketingek biltegiratzeko metro kubiko askoko azalerak gaitzen ditu, bezeroak bere produktuen stocka kanpora dezan.

Biltegiaren outsourcing aukera, hala behar duten bezeroentzat, bezeroaren materiala seguru zaintzera bideratuta, alboko instalazioetan behar den pickinga egin ahal izateko. Gureak Marketingek segurtasunez zaindutako eremuak ditu balio handiko produktuetarako.

Bezeroak duen online tresnan beti ikusi ahal izango da eskuragarri dagoen stocka eta softwareak abisuak eta alertak sortzen ditu stocka hautsiz gero. Halaber, tresna eta arreta pertsonalizatuarekin, bezeroari jakinarazten zaizkio artikuluak zaharkitzearen arriskuak.
Zerbitzu horien barruan, zure biltegiaren segurtasun osoaren kudeaketa eskaintzen dugu. Hornitzaileen materialak biltegian sartzearen kudeaketa giltzarria da prozesu logistikoetan: argazkiak egitea, inbentarioak egitea, artikuluen kalitatea aztertzea, aurrez adostutako zehaztapenak betetzen ez dituzten guztiak baztertuz.

Bestalde, azken bezeroarentzako salgaien irteeraren kudeaketan, kudeaketaren informazioa sistemara irauliko da, haren ezagutza eta egoera eguneratuta izateko. Hornikuntzaren kudeaketa gakoa da, jakina, eskaeraren puntu zentratua kontrolatuz stocka haustea saihesteko, ondoren, kasu askotan erreferentzia horien erosketen kudeaketari ekiteko.
MARKETING RELACIONAL
MARKETING RELACIONAL
Biltegiaren eta zaintzaren barruan, Gureak Marketingek marketineko, saldu osteko eta salmenta sailetako artikulu eta salgaietan jartzen du arreta. Biltegiratutako materialei dagokienez, oso bestelako sektoreetako enpresen no core produktuak ditugu ardatz: saltokiko publizitatea, azoka eta erakusketetarako materiala, katalogoak, eskuliburuak, posterrak, ongietorri sortak, opariak eta sustapen opariak, etab.

Berebiziko garrantzia du zure offline eta online biltegia ezin hobeto sinkronizatuta egoteak, unitateei, ezaugarriei, salgai motari, artikuluei eta askotariko erreferentziei dagokienez.

Gureak Marketingek badu softwarea salgaiak leku egokian kokatzeko; horri esker, azkar identifikatzen ditu eta erraz hasten da picking prozesua eginiko eskaerei irteera emateko.

MATERIALA SARTZEKO FASEAN ERREFERENTZIAK ETA ARTIKULUAK ALDERATZEN DITUGU

Materiala sartzeko fasean, Gureak Marketingek erreferentziak eta artikuluak alderatzen ditu, bezeroarekin egiaztatzeko haien egoera, eta erlazionatutako dokumentazioa ikuskatzen du (entrega albaranak egitea), artikuluen erregistroan egiaztatuz ea sarrera berria den edo dagoeneko eginikoa den.

ARRAKASTA KASUAK

<img src='/images/gureak/casos_exito/attg/mugi_logo_color.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/attg/mugi_logo_color.png'>
MUGI SISTEMAREN ERABILTZAILEENTZAKO KANAL ANITZEKO ARRETA ZERBITZUA

<img src='/images/gureak/casos_exito/lanbide/Lanbide_color_gr.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/lanbide/Lanbide_color_gr.png'>
DIRU SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN ETA ETXEBIZITZARAKO PRESTAZIO OSAGARRIAREN ESPEDIENTEEN DOKUMENTUAK TRATATZEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUA

<img src='/images/gureak/casos_exito/sagardogile/sagardogile.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/sagardogile/sagardogile.png'>
KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA ZEHAZTEA ETA ONDOREN ABIAN JARTZEA

<img src='/images/gureak/casos_exito/udaletxe/logo_udala.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/udaletxe/logo_udala.png'>
DONOSTIAKO AGENDA EGITEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUAK ESKAINTZEA, PAPEREAN ETA FORMATU DIGITALEAN ERA BATERATUAN

Erlazionatutako Artikuluak

© 2023-ek GARATUA
Gure cookie-ak eta bestelakoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua hobetzeko eta zure nabigazio ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula pentsatzen dugu. Zure nabigatzailearen eraketa aldatu nahi baduzu edo cookie-ei buruzko informazio gehiago nahi baduzu egin zazu gure Cookie-en Politikaren bitartez.
Jarraitu