Entzute aktiborako tresnak

INTERNETEN ESATEN DENA ENTZUTEKO AUKERA EMATEN DUEN PROZESU BAT DA

Interneten Entzute Aktiboa prozesu bat da, sarean negozio edo marka, pertsona, instituzio, alderdi politiko, entitate erlijioso eta abarren inguruan esaten dena entzuteko aukera ematen duena. Zerbitzu horiei esker, gaur egun oso erraza da gure bezeroen, afiliatuen edota jarraitzaileen iritzia entzutea.
MARKETING RELACIONAL

Gure Interneteko entzute aktiboko zerbitzuak hainbat kanal barne hartzen ditu; besteak beste, foroak, blogak, sare sozialak, prentsa digitalerako bitartekariak, etab.

Sare sozialen bidez, erabiltzaileak kazetari, idazle, produktore, publizista… izan daitezke. Edozeinek publika dezake iritzi negatibo edo positiboren bat.

Interneteko entzute aktiboa aukera bat da enpresek, instituzioek, alderdi politikoek eta abarrek beraiei buruz zer esaten den eta pentsatzen den jakin dezaten.

Entzute Aktiboko prozesuak interesgarriak dira Interneten gertatzen dena neurtzeko, eta, era berean, besteen gainean egiten ditugun ekintzek edo argitalpenek nolako eragina duten ikusteko eta aztertzeko. Askotan Interneteko erabiltzaileek haien iritzia ematen dute pertsona edo produktu baten inguruan, iradokizunak egiten dituzte, zenbait ekintza eskertzen dituzte, beste batzuk kritikatu, etab.

Interneteko Entzute Aktiboa honako pausu hauetan laburbil daiteke: monitorizatu, iragazi, behatu eta ekin. Beharrezkoa da Sarea hitz gakoen bidez monitorizatzea, adibidez, enpresaren izena, marka edo pertsonaren izena, konpetentzia, gure publikoaren interesa, etab… Helburua da gutaz non, nola, noiz eta nork hitz egiten duen jakitea, ondo hitz egiten duten ala ez jakiteko edo gure bezeroei gustatzen ez zaizkien gauzak hobetzeko zer egin behar dugun hautemateko.

MARKETING RELACIONAL

OSO ERRAZA DA MARKA EDO BESTE PERTSONA BAT KRITIKATZEN DUTEN TROLL EDO PERTSONEI ANTZEMATEA

Ekintza horiei esker hobeto ulertu eta ezagutu ahal izango dugu gure xede publikoa, eta gainera, gure onlineko ospea kudeatu ahal izango dugu.

ARRAKASTA KASUAK

<img src='/images/gureak/casos_exito/attg/mugi_logo_color.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/attg/mugi_logo_color.png'>
MUGI SISTEMAREN ERABILTZAILEENTZAKO KANAL ANITZEKO ARRETA ZERBITZUA

<img src='/images/gureak/casos_exito/lanbide/Lanbide_color_gr.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/lanbide/Lanbide_color_gr.png'>
DIRU SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN ETA ETXEBIZITZARAKO PRESTAZIO OSAGARRIAREN ESPEDIENTEEN DOKUMENTUAK TRATATZEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUA

<img src='/images/gureak/casos_exito/sagardogile/sagardogile.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/sagardogile/sagardogile.png'>
KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA ZEHAZTEA ETA ONDOREN ABIAN JARTZEA

<img src='/images/gureak/casos_exito/udaletxe/logo_udala.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/udaletxe/logo_udala.png'>
DONOSTIAKO AGENDA EGITEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUAK ESKAINTZEA, PAPEREAN ETA FORMATU DIGITALEAN ERA BATERATUAN

Erlazionatutako Artikuluak

© 2023-ek GARATUA
Gure cookie-ak eta bestelakoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua hobetzeko eta zure nabigazio ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula pentsatzen dugu. Zure nabigatzailearen eraketa aldatu nahi baduzu edo cookie-ei buruzko informazio gehiago nahi baduzu egin zazu gure Cookie-en Politikaren bitartez.
Jarraitu