Artxibo eta Dokumentuen Digitalizazioa

GEHIEN ESKATUTAKO TRATAMENDU DOKUMENTALEKO ZERBITZUETARIKO BAT

Dokumentuen kudeaketan aditua den gure lan-taldeak, dokumentuen sektoreko teknologia aurreratuena erabiltzen du. Dokumentuen digitalizazioa da hain zuzen ere, bezeroek gehien kontratatzen duten dokumentu kudeaketa zerbitzua.
MARKETING RELACIONAL
Eskaner ugari ditugu gure instalazioetan, bakoitzak bere funtzio bereziak ere dituelarik. Eskaner hauek direla medio hurrengo zerbitzuak eskaintzen ditugu:

  • Dokumentu solte edo enkuadernatuen digitalizaio edo eskaneoa.
  • Tamaina desberdinetako dokumentuen digitalizazioa.
  • Pergamino, kristal plaka, microfilm, diapositiba eta beste hainbat elementuren digitalizazioa.
Argazkiak edo diapositibak eskaneatzeko zerbitzuan zure oroitzapen onenak (egungo argazkiak eskaneatu, argazki zaharrak eskaneatu, negatiboak eskaneatu, diapositibak eskaneatu) berreskuratzeko aukera izan dezazun nahi dugu, eta "eskuan" izan ditzazun, haiekin egin nahi duzuna egiteko gaur egungo aukera sorta zabalean: album digitalak, opariak, argazkiekin eginiko dekorazioa eta askoz ere gehiago.
Digitalizatu edo eskaneatu beharreko argazki bakoitzarekin kalitate handiko irudia sor dezakegu, gordetzeko elementu eta kopiak eta inprimaketak egiteko abiapuntu gisa.

Argazkiak .TIFF formatuan digitalizatu edo eskaneatu ditzakegu, kalitate handiarekin eta pisu handiarekin, edo .JPG formatuan digitalizatu edo eskaneatu, horrenbeste kalitate galdu gabe eta pisu askoz ere erabilgarriagoarekin.

Horrez gainera, argazkiak edo diapositibak digitalizatu ditzakegu .TIFF formatuan eta digitalizazioa amaitu ondoren argazkiak eta diapositibak .JPG formatuan gorde, baina digitalizazioan sortutako fitxategia kalitate handienarekin gordez.
MARKETING RELACIONAL
MARKETING RELACIONAL
Gureak Marketing enpresak 8 urtetik gorako esperientzia du 16 mm-ko mikrofilma eskaneatzen edo digitalizatzen eta 35 mm-ko mikrofilmak digitalizatzen, eta teknologia aurreratuena eskaini dezake mikrofilmak digitalizatzeko eskanerretan, baita teknikarien profesionaltasun bikaina ere.

Argazki filmaren biltegiratzea zuzena izan arren, egon badauden zenbait arriskuk filmaren egonkortasunari eragin diezaiokete, hala nola onddoek, suteek, hezetasunak edo kutsadura kimikoak. Mikrofilma digitalizatzeak edo eskaneatzeak ez du ezabatzen mikrofilmen arriskua, baina irudiak gorde egiten dira horietan eta beste erabilera batzuk ematen zaizkie.

Horri gehitu egin behar zaio bertan jasotako informaziora sartzea bistaratze ekipo garestien menpe dagoela, sarbidea motela dela eta pertsona bat bakarrik sar daitekeela; hori horrela, ulertuko dugu zergatik ari diren azken urteetan erakunde eta enpresa horietako asko mikrofilmak digitalizatzen, informazioaren segurtasuna handitzeko eta tokiko sareetan eta Interneten horietarako sarbidea errazteko.

MIKROFILMA ESKANEATZEA EDO DIGITALIZATZEA

Mikrofilma eskaneatzean edo digitalizatzean, film bakoitzak bere zailtasunak ditu, hainbat faktorerengatik: filmaren kalitatea, haren kontserbazio egoera, mikrofilmaketa egin zuen pertsonaren gaitasuna.

ARRAKASTA KASUAK

<img src='/images/gureak/casos_exito/attg/mugi_logo_color.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/attg/mugi_logo_color.png'>
MUGI SISTEMAREN ERABILTZAILEENTZAKO KANAL ANITZEKO ARRETA ZERBITZUA

<img src='/images/gureak/casos_exito/lanbide/Lanbide_color_gr.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/lanbide/Lanbide_color_gr.png'>
DIRU SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN ETA ETXEBIZITZARAKO PRESTAZIO OSAGARRIAREN ESPEDIENTEEN DOKUMENTUAK TRATATZEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUA

<img src='/images/gureak/casos_exito/sagardogile/sagardogile.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/sagardogile/sagardogile.png'>
KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA ZEHAZTEA ETA ONDOREN ABIAN JARTZEA

<img src='/images/gureak/casos_exito/udaletxe/logo_udala.png'>
<img src='/images/gureak/casos_exito/udaletxe/logo_udala.png'>
DONOSTIAKO AGENDA EGITEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUAK ESKAINTZEA, PAPEREAN ETA FORMATU DIGITALEAN ERA BATERATUAN

Erlazionatutako Artikuluak

© 2023-ek GARATUA
Gure cookie-ak eta bestelakoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua hobetzeko eta zure nabigazio ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula pentsatzen dugu. Zure nabigatzailearen eraketa aldatu nahi baduzu edo cookie-ei buruzko informazio gehiago nahi baduzu egin zazu gure Cookie-en Politikaren bitartez.
Jarraitu