BEZEROEN ARRETAKO MULTIKANAL ZERBITZUA EDO CONTACT CENTER
Administrazio publiko edo enpresa ororentzat berebizikoa da, bezero eta erabiltzaileei momenturo, kanal desberdinetan oinarritutako kalitatezko arreta zerbitzu bat eskaintzea. Izan ere arreta zerbitzu hau izan ohi da bezero eta erabiltzaileekin harreman zuzenena duena eta hainbat ardura betetzen dituena, hala nola informazioa eskaini, zalantzak argitu, arazoei irtenbidea eman eta organizaziorako zerbitzuak eskaini.

Bezeroen Arreta Zerbitzuko Contact Center-ak telefono deiak jasotzeaz gain, korreo elektroniko, web bide, edota chat bidez egindako galderak ere kudeatzen ditu, kanal anitzen bitartez kudeatutako zerbitzu bat bihurtuz.
Erantzun osatua ematen degu 010 Hiritarren Arreta zerbitzuan, informazio, arreta eta kontsulta eta erreklamazioen kudeaketan, IVR bidezko automatizazioan, zentralita korporatibo zerbitzuan eta lehen mailako laguntza tekniko espezializatuan.
Arrakastako adibide batzuk 010 Irun eta Transporte Metropolitano de Barcelona dira, besteak beste.
Erantzun osatua ematen degu 010 Hiritarren Arreta zerbitzuan, informazio, arreta eta kontsulta eta erreklamazioen kudeaketan, IVR bidezko automatizazioan, zentralita korporatibo zerbitzuan eta lehen mailako laguntza tekniko espezializatuan.
Arrakastako adibide batzuk 010 Irun eta Transporte Metropolitano de Barcelona dira, besteak beste.
GUREAK MARKETING-EKO CONTACT CENTER ZENTROAREN BITARTEZ, ZURE ESTRATEGIA ERLAZIONALA OSATZEN LAGUNTZEN DIZUGU HAUEN BIDEZ:
Kanalen konbinaziotik eta integraziotik ezagutza sortuz bezeroekin eraginkortasunez eta pertsonalki komunikatzen jarraitzeko telefonoz, gutunez, faxez, posta elektronikoz, elkarlaneko webguneaz, smsez... Horretarako, contact center zentroan pertsona eta baliabide teknologiko onenak ditugu, baita bezeroen asebetetzea bermatzen duten gure zerbitzuaren kalitatearekiko konpromisoa ere.
Gaur egun, berrikuntza teknologikoa beharrezkoa da eragiketa guztiak eraginkortasunez kudeatzeko modu integratuan Contact Center - Call Center batean. Horretarako, kanal anitzeko plataforma erlazional bat eta AVAYA modeloko telefonogune bat ditugu, honako funtzionalitate hauekin:
- CTI markatze adimenduneko teknologia.
- Informazioa kudeatzeko sistema.
- Ahots ezagutza eta hizkuntza naturala.
- Bat-bateko mezularitza.
- Deiak grabatzeko sistema.
- Bideratze adimenduna.

ARRAKASTA KASUAK




MUGI SISTEMAREN ERABILTZAILEENTZAKO KANAL ANITZEKO ARRETA ZERBITZUA




DIRU SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN ETA ETXEBIZITZARAKO PRESTAZIO OSAGARRIAREN ESPEDIENTEEN DOKUMENTUAK TRATATZEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUA




KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA ZEHAZTEA ETA ONDOREN ABIAN JARTZEA




DONOSTIAKO AGENDA EGITEKO ETA KUDEATZEKO ZERBITZUAK ESKAINTZEA, PAPEREAN ETA FORMATU DIGITALEAN ERA BATERATUAN