902 335 333
Hemen zaude:

komertzio-elektroniko-logistika

Denda online bateko bezeroen behar eta nahiak asetzeko beharrezkoa da, behar bakoitzera egokitzen den, kalitatezko bidalketa zerbitzu bat eskaintzea. Izan ere, komertzio elektronikoko prozesu zati hau ondo betetzeak, konfiantza sortuko dio bezeroari eta ondorioz errazagoa izango da bere leialtasuna lortzea.

Gureak Marketingen logistikako zerbitzu guztiak kontratatzeko aukera zabaltzen diegu gure bezeroei. Prozesu honek, materialaren jasotzea eta garraiatzea, biltegiratzea eta stocken kudeaketa, online egiten den jarraipena eta eskaeraren prestaketa guztia (picking, packaging eta etiketatzea) hartzen ditu barne.

Hau guztia, plataforma digital bidezko eskaeren trazabilitatearen inguruko informazio eguneratu batekin eskaintzen da, bezeroari balio erantsi bat eta kalitatezko zerbitzu profesional bat eskainiz.