902 335 333
Hemen zaude:

Bilatzaileetan kokapen ona izatea berebizikoa da webgunera trafikoa sortzeko. Gureak Marketingen Interneten kokapena lantzen dugu gure bezeroekin elkarlanean. Aholkularitza eta kokapen estrategia on baten definizioa ezinbestekoa da prozesu honetan.

Guztiaren aurretik aholkularitza eta asesoritza lan bat egiten dugu helburuko publikoan oinarrituz, ondoren estrategia pertsonalizatu bat garatzeko eta emaitzak lortzeko.

Web kokapenaren abantaila nagusiak ondorengoak dira:

1.- ROI (inbertsioaren itzulera) handitzea: Interneteko bezeroak lortzeko bide errentagarriena da.

2.- Kalitatezko trafikoa sortzea: Trafiko hau oso segmentatua da, izan ere, bide honetatik sartzen diren bezeroak guk eskaintzen duguna bilatzen arituko dira.

3.- Sare komertzialarentzat laguntza: bilatzaileetatik sortzen diren kontaktuak gure estrategia komertzialaren zati izango dira ere.

4.- Lehen emaitzetan kokatua egoteak, markaren balioa indartzen du. (branding)

5.- Lehiakideekiko abantaila izatea

6.- Merkatu internazionaletara zabaltzeko aukera. (SEO internazionala)

Bestalde bilatzaileetan azaltzeko bi aukera daude:

a) SEO (Bilatzaileetan optimizazioa): kokapen mota hau (organikoa edo naturala) bilatzaileen lehen emaitzetan azaltzean oinarritzen da, hitz gako jakin batzuk aukeraturik.·

b) SEM (Marketinga bilatzaileetan): ordaindutako iragazkien publikazioa Interneteko bilatzaileetan.

 

SEO (Search Engine Optimization) eta SEM (Search Engine Marketing) lanak egin aurretik aurrera eramango dugun estrategia bat definitu behar dugu. Kontsultoritza zerbitzu honen bidez webgune baten aspektu estrategiko eta teknikoak aztertzen ditugu.

Gehiago irakurri >>

SEO

Gureak Marketingen badakigu zein garrantzitsua den kokapen organikoa ondo lantzea bilatzaile desberdinetako emaitza organikoetako kokapena hobetzeko.

Gehiago irakurri >>

SEM

Gureak Marketingen, bilatzaileetako marketingeko kanpainak lantzen ditugu, beti ere gure bezeroen kanpaina bakoitzeko helburu zehatzak kontuan izanik.

Gehiago irakurri >>