902 335 333

Diziplina desberdinetan adituak diren profesionalak bidailagun izango dituzu proiektuen kudeaketa integralean. Harremanetako marketing-eko, marketing promozionaleko, komertzio elektronikoko, optimizazio logistikoko eta BPO-ko zerbitzuak eskaintzen ditugu, aholkularitza analitiko eta operatibo batean oinarriturik.

Helburuak / Beharrak

Nola eguneratu dezaket nire datu basea? Zer egin dezaket nire bezeroen helbide elektroniko gehiago lortzeko?

Datu base bat komunikazio akzio baterako erabili aurretik, eguneratua dagoela ziurtatu behar dugu. Izan ere, eguneratze maila honek, komunikazio kanpaina arrakastatsuagoa izaten lagunduko digu, datu basearen fidagarritasun maila handiagoa izango baita.

Gureak Marketing-en, datu baseen eguneratzean, aberastean, normalizazioan eta ustiaketan aditua den departamentua daukagu eta ondorioz, datu baseetatik informazioa lortzeko gai gara.

Helbide elektroniko, helbide postal edita beste hainbat datu eguneratzeko helburuarekin antzen ditugu datu baseak, guzti hau, telemarketing akzio, akzio presentziak presentzialki edota Internet bidezko akzioekin.

Zure bezeroak hobeto ezagutuko dituzu eta gehien gustatzen zaizkion produktu eta zerbitzuak eskaini ahal izango dizkiozu.

Mezu pertsonalizatuak dituen mailing bat egin behar dut.

Gureak Marketing-en komunikazioa, zuzeneko eta harremanetako marketingaren ikuspuntutik lantzen dugu, mezu pertsonalizatuak dituzten kanpainak diseinatuz eta kudeatuz.

Bidalketen pertsonalizazio maila desberdina izan daiteke. Adinen arabera segmentutako taldeei bidaltzetik, “one to one” deritzon pertsonalizazio maila arte, hau da, mezu bat bezero bakoitzeko.

Kanpaina hauen garapenerako egokiena den teknologia erabiltzen dugu. Gure inprentan dugun inpresio aldakorreko makinak bai irudiak baita testuak ere pertsonalizatzea ahalbidetzen du, mailing kanpaina desberdinetan zehar.

Nire marka Interneten ezagutarazi nahi dut.

Interneten egon nahi dugula erabakitzen dugun unean hainbat galdera sortzen zaizkigu. Webgune bat izan behar al dut? Sare Sozialetan presentzia eduki behar al dut? Galdera guzti hauei erantzun ahal izateko lehenik argi eduki behar ditugu zeintzuk diren Interneteko estrategiarekin lortu nahi ditugun helburuak.

Marketing onlineeko gure adituek, zure enpresarentzat estrategia egoki bat definitzen lagunduko dizute. Teknologia berrien bidean, bidailagun izango gaituzu, elkarrekin ondorengo atalak landuz:

  • Helburu estrategikoak identifikatuz
  • Helburuko publikoak identifikatuz
  • Euskarri digital egokiak aukeratuz
  • Akzio plan bat diseinatuz
  • Ondorengoa diseinatuz eta garatuz:
    • Webguneak
    • Sare Sozialetako perfilak
    • Email marketing akzioak
Zer egin dezaket Interneten gehiago saltzeko?

Internet zure negozioarentzat salmenta bide berri bat izan daitekeela uste baduzu, Gureak Marketing-en kanal berri honen bideragarritasunaren analisi, garapen eta komertzializazio prozesu osoan zehar lagun diezazukegu.

  • Sektorea ikertuko dugu baita kontsumitzailearen erosketa prozesua ere, proiektuaren irismena ezagutzeko.
  • E-commerce plataforma diseinatu eta garatuko dugu, proiektu bakoitzaren behar zehatzetarako egokiena den teknologia erabiliz. Horretarako uneoro kontuan izango ditugu:
    • Fluxu komertzialak
    • Denda online-aren erabilgarritasuna
    • Logistika operatiboa
  • Dinamizazio akzioak diseinatu eta kudeatuko ditugu, salmenta helburuak lortzeko helburuarekin.

TProzesu osoan zehar bidailagun izango gaituzu.

Nire bezeroek niri buruz zer pentsatzen duten jakin nahi dut.

Internet hiritarren egunerokoaren zati denetik, komunikazioaren mundua aldatu egin da. Gaur egun oso garrantzitsua da nire bezeroak niri buruz esaten dutena jakitea.

Gureak Marketing-en, monitorizazio tresna bat dugu integraturik. Tresna honen bitartez, nire markari buruz zer, zein eta non hitz egiten ari diren jakin dezakegu. Tresna hau erabiliz, gure bezeroei , lortutako datuen interpretazioarekin amaitzen den entzuketa aktiboko zerbitzu bat eskaintzen diegu.

Ezagutza honek, Interneten dugun ospea, hobeto kudeatzen lagunduko digu eta asetuak eta ez asetuak dauden bezeroak identifikatzen, gauzatzen ari garen akzioen inguruan beharrezkoak diren erabakiak hartu ahal izateko.

Entzuketa aktiboko analisi hauek gainera, presentzialak, onlineak edota telemarketing bidez egindako asetze galdeketekin aberastuan egon daitezke zerbitzu integral bat gauzatuz.

Bezero arreta zerbitzua kanporatu nahi dut.

Gureak Marketing-en eskuragarri jartzen dugu kanal anitzeko bezero arreta zerbitzu bat, horretarako, bezeroaren arretaren kudeaketan adituak diren adituz osatutako lan-talde zabal bat dugularik.

Era honetako zerbitzu bat eskaintzeak, bezeroei arreta pertsonalizatu bat zabaltzea ahalbidetzen du eta ondorioz bezero asetuagoak izatea. Zerbitzu honen kanporatzeak ondorengo abantailak ditu:

  • Espezializazioa eta profesionaltasuna
  • Kostu finkoak aldakor bihurtzea
  • Negozio aukerak lortzea
  • Pertsonalaren flexibilitatea momentu bakoitzeko behar eta aktibitateen arabera
  • Ordutegi kobertura
  • Organizazioaren produktibitatea hobetzea eta ondorioz errentagarritasun handiagoa lortzea.

Azken Sarrerak

  • Buzoneo y geomarketing

    La segmentación es clave para realizar campañas de comunicación exitosa.

    Gehiago irakurri >>
  • El comercio electrónico y el consumidor online

    Tendencias del comercio electrónico

    Gehiago irakurri >>